XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dina Bilbao gogoan

Karibe itsasoan orain aste batzuk desagertutako Dina Bilbao izan zuten gogoan atzo Zumaia-Zestoa-Azkoitia triatloian.

Probako antolatzaileek omenaldi hunkigarria eskaini zioten atzo Dina Bilbaori proba hasi aurretik.

Aurresku bat dantzatu zen Dinaren omenez, eta ondoren partehartzaile guztiek lore bana bota zuten uretara.

Antolatzaileek erretiratu egin dute Dina Bilbaoren dortsala (1 dortsala).